Albisteak

 

Iurretako Udalak Olaburu lurpeko igarobidearen hobetze lanen 2. fasea bukatu du. Lurpeko igarobide hau autoek zein oinezkoek erabiltzen dute, eta Aita San Migel plaza eta Bixente Kapanaga kalea lotzen ditu.

Bigarren fase honetan hegoaldeko horma HPL taula fenolikoz gaineztatu da zortzi kolore beroekin eta grafiti kontrako ezaugarriekin. Guztira 300 m2etan egin dira lanak.Aurretik igarobidearen goiko aldea ere margotu zen, horrela argitasuna eta garbitasunean irabaziz.

Lehenengo fasean argiteria aldatu zen LED argiak jarriz argiztapena hobetuz. Bestalde, estetikoki eta iparraldeko hormaren ur irazpena ekiditeko, oinezkoen espaloiaren ondoan harresiari lotutako aluminiozko egitura jarri zen kolore ezberdinetako HPL taula fenolikoz gaineztatuz.

Hobetze lanak maiatzaren zehar burutu dira eta aurrekontua 37.980 eurokoa izan da.

 
  • 1