Albisteak

 

Iurretako Udalak 2018/2019 ikasturteko hezkuntzagatiko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalduko du. Aurrekontua 13.000€koa izango da.

XEDEA:

2018/2019ko ekitaldian zehar eskolatuta dauden seme-alaben edo kargura dauden adingabeen eskolatzeagatik sortutako gastuei aurre egiten laguntzea da diru-laguntza honen helburua.

DIRU-LAGUNTZA MOTA:

Diru-laguntza orokorra izango da.

Diru-laguntzak orokorrak izango direnez, onuradunek antzeko zenbatekoko laguntzak jasoko dituzte derrigorrezko hezkuntza bereizten den aldi bakoitzean. Honako tarteak zehaztuko dira:
Haurreskola (2019, 2018 eta 2017an jaiotakoak).................100€
Haur Hezkuntza (2016, 2015, 2014 eta 2013an jaiotakoak).........20€
1 eta 4. maila bitartean (2012, 2011, 2010 eta 2009an jaiotakoak)..30€
5 eta 6. maila bitartean (2008, 2007an jaiotakoak)...............45€
DBHko 1 eta 4. maila bitartean (2006, 2005, 2004 eta 2033an jaiotakoak)..75€

Eskabide-kopuruaren araberako zenbatekoa erabilgarri dagoen eta deialdian adierazi den aurrekontuaren zenbatekoa baino altuagoa izanez gero, horien guztien arteko hainbanaketa egokia egingo da.

ONURADUNAK:

Onuradunak izan daitezke Iurretako udalerrian erroldatuta dauden eta eskolatuta dauden 0 eta 16 urte bitarteko seme-alabak edo adingabeak kargura dituzten ordezkariak edo legezko tutoreak, bai ikastetxe publikoetan, bai pribatuetan.

BETEKIZUNAK:

1. 2018-2019 ikasturtean udalerrian erroldatuta egon (2018ko irailaren 1etik 2019eko ekainaren 30era).

2. Seme-alaben eskolatzea mantendu, bai eta, horretarako, irakasleek, ikastetxeetako organoek edo hezkuntza-administrazioek 2018-2019 ikasturtean egindako eskaerak bete ere.

3. Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin zerga betebeharrak eguneratuta izatea eskabideak aurkeztean, bai eta aurrez emandako diru-laguntzak justifikatzeko dokumentazioa aurkeztea ere.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Eskabideak Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu behar dira.

Eskabideen eredu ofiziala aipatutako bulegoan eta web orrian jaso ahalko dira. (www.iurreta.eus)

Laguntza eskatuko duenak eskabide bana aurkeztu beharko du, seme-alaba bakoitzeko.

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 22tik  ekainaren 10era bitartekoa izango da (ekainaren 10a barne).

Informazio gehiago 946200342 telefonoan, Ibarretxe Kultur Etxean edo www.iurreta.eus web orrian.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera horria beteta.

2. Eskatzailearen edo bere legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.

3. Adingabekoaren familia-liburua edo NANa.

4. Hirugarrenen alta-inprimakia, datua Udaletxean ez balego.

Informazio gehiago