Albisteak

 

Iurretako Udalak hirugarren aldiz martxan jarri du ‘Auzorik Auzo’ programa hirigunetik urrun dauden auzoetara ekitaldi kulturalak eramateko asmoz. Aurten Amezketa eta San Andresera helduko da musika, eta Orozketa auzoa errepikatuko du.

Egitaraua datorren martxoaren 23an hasiko da eta Sweet Margot (Irati Bilbao/Mikel Nuñez) Amezketan emango du emanaldia 18.00etatik aurrera. Apirilaren 6an aldiz Olatz Salvador  Orozketa auzoraino hurreratuko da, eta azkenik maiatzaren 4an Gontzal Mendibil San Andres auzoan joko du.

Emanaldi guztiak 18.00etan izango dira eta doanezkoak. Eta ondoren luntxa egongo da hurbiltzen diren auzokideentzat.

 Informazio gehiago (PDF 786KB)