Albisteak

 

Hirugarrenez, Iurretako Udalak aurrekontu parte-hartzaile batzuk martxan jarri ditu aurrekontuan esleitutako 50.000 € zertan erabili erabakitzeko. Aukera hau finkatu zenetik, aurrekontuko partidak gehituz joan dira; 2017an 25.000 € izan ziren eta aurten 50.000 €.

Hirugarren urte honetan, bozketako fase erabakiorra gainditu zuten 10 proposamenen artean aukeratutakoak hauek dira:

  1. Maspe kaleko zebra bideen argizteria hobetu eta daudenen artean hirugarren zebra bide bat jarri. (39.700€)
  2. Orozketa jolasgunea (4.100€)
  3. Larrakoizelai instalazioetan markagailu elektronikoa (3.100€)
  4. Udal kale-izendegiko plakak berriztatu ( 4.600€)

Herritarren parte-hartzea sustatzeko egiten dira aurrekontu parte-hartzaileak; guztiek parte hartu dezakete udal aurrekontuen eraketan, herritarrak protagonista aktiboan bihurtzen dira, gogoeta aktiboa eta elkartasuna sustatzen dira, benetako beharrei konponbideak aurkitzen zaie, administrazioa-herritarrak komunikazioa hobetzen da, e.a.

Foroak urtarrilaren 22an eta otsailaren 26an egin ziren eta hogeina pertsonak parte hartu zuten. Lehenengo foroan Aurrekontu Parte-hartzaileen metodologia labur azaldu zen, eta parte-hartzaileen iritziak eta proposamenak jaso ziren 50.000 €a-ak zein proiektuetan erabiltzea erabakitzeko. Gero, telematikoki parte-hartze bide bat ireki zen eta HAZ-en eta Kultur-Etxean ontziak jarri ziren.

Udalak, herritarrek aurkeztutako proposamen eta eskakizunei buruzko informazioa eman zuen eta bozketara zeintzuk proiektu azalduko ziren zerrendatu zituen. Bigarren foroan, herritarren ustetan aurrekontu honekin gauzatu behar ziren proiektuak leheneratu ziren.

Udalak esperientzia hau oso positiboki baloratzen du eta hurrengo ekitaldientan jarraipena izan dezan nahi du.