Albisteak

 

Iurretako Lan Brigadak laster, hasitako esleipen prozedura bukatzen denean, bi ibilgailu berri izango ditu bere eguneroko lanetarako (ekipoak lekualdatu, azpiegituren mantenua, obra txikiak , brigadako langileak lekualdatu,…). %100 elektrikoak deritzoten bi ibilgailu dira emango dituzten zerbitzuetarako nahiko autonomia dituztenak.

Erosketa honekin Udalak berresten du ingurumenarekiko konpromisoa eta energiaren efizientziarekiko apustua, azken urteetan gai hauetan egiten denari jarraipena emanez neurri berri honekin.

Ibilgailu berri hauen erosketa datozen asteetan esleituko da, 37.000 € bakoitza eta bost urtetako errentamendu sistemarekin. Kotxe hauek dira lehenengoak ezaugarri hauekin udaleko ibilgailuetan, nahiz eta duela urte batzutatik ibilgailu hibrido bat izan (bi motorizazio konbinatzen ditu, barne-errakuntzako motorra eta nitrogenoz elikatutako motorra).

“Trantsizio energetikoari aurre egiteko ekintzen buru egon behar dugu, horregatik, Udalak tradiziozko ibilgailuak ordezkatuz joatea erabaki du, energia eraginkortasuna eta energia aurreztea kontuan izanda. Apurka-apurka, beste ibilgailu batzuk ordezkatzen joango gara, erregai alternatiboak erabiltzen dituzten beste batzuen ordez”, dio Iñaki Totorikaguena Alkateak.

Ibilgailu berriak erostearen erabakia da Brigadako beste ibilgailuen bajaren ondorioa, 15 urtez etengabeko zerbitzua eman ondoren kentzeko ordua iritsi da.

Energia efizientziaren alorrean Iurretako Udalak azken urteetan hainbat aipamen jaso ditu, CO2 emisioak gutxitzea helburu izan duten jarduera batzuk, energia aurreztea eta energia berriztagarrien erabilera. “Jarduera hauek, besteak beste hauek dira: argiteria publikoko luminaria tradizionalak LED motakoagatik aldatu, edo udaletxean geotermia bidezko sistema jarri berogailu eta aire giroturako”, jarraitzen du Iñaki Totorikaguenak.

Halaber, argiteriako koadroetan telekestio sistemak jartzea aurreikusten da, erabilera energetikoaren kontrol hobeago bat izateko eta momentu honetan garatzen hari den Hiri-Antolamenduko Plan Orokorreko esparru desberdinetan ingurumen-irizpideak bultzatzea.

Baita, elektrizitatea eta gas horniduren kontratuak aldatzeko prozesu bat egin da, aurrezte energetikoak eta ekonomikoak lortzeko eta energiaren benetako erabilerara egokitzen da potentzia.