Albisteak

 

X. edizioaren helburua herri-erdigunean enpresa berriak sortzeko ekimenak sustatzea izan da  ditu eta bidea erraztea proiektu berriei, norberaren enpresa edo denda sortuz, lanean hastea erabaki dutenei. Ideien lehiaketa honen helburua herrigunean espiritu ekintzailea sustatzea da, Iurretako merkataritzak, etorkizunean, bere inguruan garatuko diren ideia berritzaileak izan ditzan oinarri. Kasu honetan Gerlari Kirol klubak irabazi du lehiaketa 6.000 euro irabaziz.

Lehiaketaren irabazleari obra- eta jarduera-lizentziak ematean laguntzaren % 20 eman zaio eta proiektua gauzatzeko establezimendua irekitzeko lizentzia ematean, % 50a. Gainerako %30a urtebeteko epean emango zaio, irekiera-lizentzia ematen zaionetik aurrera zenbatzen hasita.