Albisteak

 

Iurretako Udalak eta Iurretako Anderebide Emakumeen Elkarteak, Iurretan kirola egiten zegoen adin txikiko emakume bati egindako sexu-jazarpena gaitzesten dugu eta senideei eta biktimaren hurbilekoei elkartasuna adierazten diegu.

Hori dela eta gaitzespena adierazteko, herritar guztiei dei egiten diegu, bihar asteazkena, otsailak 20, arratsaldeko 19:00etan, Askondon burutuko den kontzentrazio isilean parte hartzera. Ekitaldi horretan 15 minutuko isilunea gordeko da.

Deialdia ikusi (PDF 196KB)