Albisteak

 

Iurretako Udalak argiztapen publikoa berrituko du herriko zenbait auzo eta kaleetan.

Horrela, Bidebarrietan 80Wko LED argiteria jarriko dira. Guztira 8 argi aldatuko dira eta bederatzigarrena berria jarriko da. Horrekin batera instalazio elektrikoaren zati bat ere berrituko da eta adarkatzea aldatuko da. 7.500 euro bideratuko dira horretara.

Hau 2019an egingo den lehenengo inbertsioa izango da argiztapena aldatzeko, aurrerantzean Larrakozelaiko aparkalekuaren argiteriaren berriztatzea aurreikusten baita hiru kaleargien jartzearekin.

Bestalde, landa-gunean ere hiru proiektu aurreikusten dira. Alde batetik hiru argi jarriko dira Gaztañatzara doan tunelean eta dagoen argia berrituko da. Eta Santa Mañatik Uriberaino doan bidean eta Mañarikun ere argi guztiak LED argietara aldatuko dira eta instalazio elektrikoa berrituko da.

Hiru proiektu hauen aurrekontua 24.000 eurokoa izango da.