Albisteak

 
  • Iurretako Udalak, 4.953,16 euroko diru-laguntza “MEDICUS MUNDI BIZKAIA”  erakundeari
  • Herrialdeak garatzea lortzeko eta baldintza sozialak hobetzeko herrialde behartsuenen garapenarekin elkartasun konpromisoa mantentzea da helburua

Iurreta, Urtarrilaren 18an. Herrialdeak garatzea lortzeko eta baldintza sozialak hobetzeko herrialde behartsuenen garapenarekin elkartasun konpromisoaren isla gisa, Iurretako Udalak Garapenerako Lankidetzako funtsak 2018ko ekitaldian nola bideratu onartu du. Deialdira Honduras, Senegal eta Nicaraguan burutzeko lau proiektu aurkeztu dira.

Gizarte interes handiena duen proiektua babesteko irizpideari jarraituz, Iurretako Udalak, 4.953,14 euroko diru-laguntza “MEDICUS MUNDI BIZKAIA” Garapenerako erakundeari ematea erabaki du “LENCA ETNIAREN HEZKUNTZA ELKARTEKO GAITASUNAK HOBETZEN HAURDUNTZA GOIZTIARREN PROBLEMATIKAKO PARTE-HARTZE AKTIBOAN - HONDURAS” proiektuagatik. Honen funtsezko helburua da, Hondurasko Intibuca etxaldeko Lenca etniako nerabeetan haurdunaldiak murrizten laguntzea. Horretarako, ASODOC (Hondurasko Mendebaldeko Garapeneko Elkartea) eta AMIR (Intibuca Emakume berrituen elkartea) tokiko erakundeak, Intibuca udalerriko hezkuntza-establezimenduetako irakasleekin lan egingo dute, Osasun Ministerioarekin koordinatuta, nerabeei zuzendutako sexu-hezkuntzako programa aktibo batean parte hartuz.

Genero ikuspegia duen proiektua da eta lankidetza, osasuna eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustapenean kokatuta dago. Sexu bietako gazte eta nerabeei eta beraien aita eta amari zuzendua dago eta osasunaren parte-hartze sozialaren indartzea eta haurdun dauden nerabeen arazoen inguruko sentsibilizazioa helburu gisa adierazten ditu, bere murrizketa laguntzeko.

Kalkulatu denez, proiektuaren kostu osoa 9.299,92 eurokoa da. Iurretako Udalari %53,30a eskatu zaio, hau da, 4.953,16 €; tokiko elkarteak % 36.90ko ekarpena egingo duelarik eta GKE-ak %9,80a.