Albisteak

 

Rio de Oro Durangaldea Elkarteak, Iurretako Udalarekin elkarlanean, “XV. Sahararen aldeko Euskal Karabana: Piztu itxaropena” kanpaina martxan jarri du, saharar errefuxiatuen kanpamendura jatekoak bidaltzeko.

Euskal Autonomi Erkidegoari ondokoak biltzea eskatu zaio: arroza, lekaleak, pastak, azukrea, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan eta konpresak, batez ere. Hala ere, nahi duenak galtzen ez diren bestelako produktuak ere eman ahal izango ditu.

Egitasmo honetan parte hartu eta laguntzeko prest bazaude ondoko tokietan utzi ahal izango dituzu elikagaiak:

  • Nagusien Etxean (Bixente Kapanaga, 9),
  • Ibarretxe Kultur Etxean (bidebarrieta, 4),
  • HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzuan (Bidebarrieta, 5)
  • eta herriko janari dendetan.

Kanpaina 2018ko abenduaren 21etik 2019ko urtarrilaren 12ra (biak barne) izango da.

Maiztegi Herri Eskolan, Juan Orobiogoitia Institutuan eta Iurreta L.H.I.I.n kanpaina 2018ko abenduaren 11tik 20ra iraun du.

Informazioa (PDF 225KB)

Kartela (PDF 361KB)

Elikagaiak (PDF 163KB)