Albisteak

 

Iurretako Udalak, 2018ko apiriletik azarora bitartean, egindako gizarteratzeko eta lan munduratzeko laguntza-programak, gizarte-bazterkeriako arriskuan dagoen udalerriko biztanle kopuru jakin bati, gizarte eta lan-trebetasunak emateko helburua izan du.

Programa honetan 37 pertsonek interesa erakutsi dute, eta horietatik batezbesteko 23k programatutako banakako eta taldeko jardueretan aktibikoki parte hartu dute.

Programan parte hartu duten profilak askotarikoak dira: minusbaliotasuna duten pertsonak, seme-alabak dituzten emakumeak, etorkinak, iraupen luzeko langabeak, 30 urte baino gazteagoak... Horrela nabarmendu behar da ardurapean adingabeak dituzten emakumeak izan direla eskeinitako baliabidea gehien erabili dutenak.

Apirila eta azaroa bitartean 12 pertsona kontratatuak izan dira eta guztira 17 kontratu sinatu dira, automobilgintza, ostalaritza, garbiketa eta merkataritza sektoreetan.

Banakako 169 saio egin dira, eta 10 taldekoak, bertan, lana bilatzeaz gain, beste alderdi batzuk ere landu dituzte: autoezagutza, autoestimua, gizarte-trebetasunak, lan-zuzenbidea, motibazioa eta hautaketa-prozesuak.

Programa Integrando fundazioaren bidez egin da, irabazi-asmorik gabeko erakundea, 2002. urteaz geroztik Bizkaian integratzeko eta bitartekaritza komunitarioa egiteko proiektuak garatzen dituena.