Albisteak

 

Berri den HAZ_SAC-aren ezarpenak herritarrei gerturatu dizkie Udaleko zerbitzuak eta ondorioz, hauek eraginkor bihurtu dira. Zerbitzuak herritarrengana hurbiltzeko eta errazteko filosofiarekin, Udalak eta Trafikoko Lurralde Burutzak lankidetza hitzarmena sinatu dute, ohiko diren tramiteak Iurretako HAZ-SAC-ean egin ahal izateko eta Burutzak dituen lurralde bulegoetara joatea saihesteko.

Horrela, eta hitzarmena sinatzearekin, Iurretako SAC-HAZ-ean honako tramiteak egin daitezke: Iurretan erroldatutako gidatzaile eta ibilgailuen errolda kudeaketa, helbide berri eta aldaketen komunikazioak, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zergari dagozkien gaiak eta ibilgailuen behin-betiko bajak. Halaber, hitzarmenak, Erregistroen aktualizazio egoki bat eta berauen kudeaketa eraginkortasunez ebaztea ekarriko ditu.

Hitzarmena, behin Osoko Bilkuran onartua izan, abenduaren 3an sartuko da indarrean. Hortik aurrera, Iurretan erroldatuta daudenek kudeaketak udalerrian bertan egin ditzakete.