Albisteak

 

2018ko azaroaren 28 Osoko Bilkuran, Iurretako Udalak VI. Plangintzaldirako (2019-2022) euskeraren erabilera plana onartu du.

Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuari jarraituz, Iurretako Udalari dagokion derrigortasun indizea %59,53koa da, 2016ko erroldako datuen arabera. Beraz, 3. helburu mailakatua dagokio. Hau da, administratuari zerbitzua euskaraz eskaini beharko zaio bai ahoz, bai idatziz; eta horretarako, jendaurreko, gizarte-mailako eta izaera orokorreko administrazioa-atal elebidunak ezarriko dira.

Iurretako Udalak betetzen duen derrigortasun-indizea dagokiona baino handiagoa da; izan ere, egun betetzen duena %83 da.

Iurretako Udala bat dator VI. Plangintzaldirako Eusko Jaurlaritzak sustatutako euskararen erabilera normalizatzeko planen helburu orokorrekin eta horretan, aurrera pausu sendoak emango ditu datozen lau urtetan administrazio elebiduna, hau da, bi hizkuntza ofizialetan normaltasunez la egiten duena lortzeko, hori delako bidea herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatzeko.

Horrela, honetan oinarrituko da Iurretako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana:

  • Esparru guztietan euskara zerbitzu-hizkuntza izaten.
  • Euskararen idatzizko erabilera areagotzen, sorkuntzari lehentasuna emanez.
  • Euskara lan-hizkuntza izan dadin ahalbidetzen, ahoz zein idatziz, laguntzeko prestakuntza eskainita progresibotasunez eta etengabe.
  • Administrazioekiko harreman-hizkuntza ahoz zein idatzizi, euskara izatea bideragarri den guztietan.