Albisteak

 

Iurretako Udalak 2018. urteko udal kirol instalazioetan norberak kirola egiteko, musika ikastaroak eta euskara ikastaroak egiteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Eskatzeko epea azaroaren 30 tik abenduaren 19rarte izango da.

Eskabideak, Iurretako HAZ-SACen , Bidebarrieta kalea, 5 aurkeztu ahal izango dira.

Eskabideen eredu ofiziala aipatutako bulegoetan eta web orrian jaso ahalko dira. (www.iurreta.eus)

Onuradunak udal kirol-instalazioetan norberak kirola egiteko diru-laguntzak jasotzeko Iurreta udalerriko herritarrak izan ahalko dira, udalerriko herritarrek beste udalerri batzuetako instalazioetara joaten kirola egiteko.

Kirol-instalazioa dagoen Udalean erroldatuta daudenek ordaindu behar duten tarifa eta erroldatuta ez daudenek ordaindu behar dutenaren arteko aldea izango da diru-laguntzaren zenbatekoa eta horretarako 11.000€ izango dira.

Musika ikastaroak egiteko dirulaguntzak jasotzeko 2017/2018 ikasturtean zehar musikazko ikastaroak egiten dituzten Iurretako biztanleek edukiko dute onuradun izateko aukera.

Musika kontserbatoria dagoen udalerrian erroldatuta daudenek ordaintzen duten tarifa eta erroldatuta ez daudenek ordaintzen duten tarifaren artean dagoen aldea izango da diru-laguntzaren zenbatekoa eta zenbateko gordiña 9.000€ takoa izango da.

Bestalde euskera ikastaroak egiteko dirulaguntzak jasotzeko deialdian. 2017/2018 ikasturtean zehar euskera ikastaroak egiten dituzten Iurretako biztanleek edukiko dute onuradun izateko aukera eta euskera ikastaroetako matrikulak duen kostuaren %50a izango da dirulaguntzaren zenbatekoa eta honek 2.000€ izango ditu.

Betekizunak ikastaroa egin den ikastetxearen ziurtagiria aurkeztu beharko du gutxienez ikastaro orduen %80ra joan dela ziurtatzeko eta 2017/2018. ikasturtean udalerrian erroldatuta egotea izango dira.

Informazio gehiago 946200342 telefonoan, Ibarretxe Kultur Etxean,HAZ-an edo www.iurreta.eus web orrian