Albisteak

 

Proiektuaren helburuak 

  • Oinez ibiltzeko ibilbideen eskaintza zabaldu eta hobetu.
  • Ariketa fisikoa sustatzeko toki sare bat ezarri.
  • Auzotarren partehartzea sustatu udalerriko ibilbide osasungarrien sarea zaindu eta zabaltzeko.
  • Iurretako biztanle eta bisitariak sarea erabiltzera sustatu eta erraztu.

Burututako jarduketak

  • Ibilbideen diseinua eta proiektu teknikoa idaztea
  • Norabide-seinaleztapena 
  • Informazio-panelak
  • Dibulgazioko liburuxkak

Iurretako Udalak, udalerrian ariketa fisikoa sustatzeko eta jarduera osasungarriak indartzeko eta suspertzeko, ibilbide osasungarrien sare bat sortu du.

Ibilbide osasungarri hauek seinaleztatutako ibilbideak dira, eta Iurretako baserri zein hiriko inguruak zeharkatzen ditu.

Zailtasun maila desberdinekin, edozeinek bere beharretara egokitu ditzake, guztiontzako gai direlarik.

Proiektuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntza eta Zaldai Mendi Taldearen parte-hartzea izan ditu.

Bideek bizia ematen digute:
Bide zaharretatik… ibilbide berriak

  • Iraganean mandazain edo merkatariek igarotako bide zaharrak.
  • Gure auzoak harremanetan jartzen dituzten bidezkak eta
  • Basoak zeharkatzen dituzten pistak, gaur egun, historia duten bazterrak ezagutzeko, paisaiaz txunditzeko edo lagunartean paseo bataz gozatzeko ibilbideetan bihurtu dira.

Gehiago

Mendiko ibilbide luze igarotzen dira Iurretatik: GR 38‐Ardoaren eta arrainaren Ibilbidea eta GR 229 MIKELDI.

Ibilbide osasungarriak GR-kin batzen dira hainbat tokitan, ibilbideak luzatzeko, aldemeneko herrietara gerturatzeko eta toki esanguratsuak (Magunaseko Ataria, Neberondo, Legarmendi…) ikusteko aukera emanez.

Burututako jarduketen laburpena

  • 40 km: Margo marka bidez ADIERAZITAKO IBILBIDEAK.
  • 64 NORABIDE SEINALAZTAPEN, 25 tokitan jarrita.
  • 4 INFORMAZIO PANELAK, Aita San Migel plaza, San Marko, Orozketa eta Beresin jarrita
  • 3.000 MAPA‐GIDA, paperean eginak
  • 4 FITXA DIGITAL, web orrirako eginak,
  • 4 TRACKS jaisteko, GPS eta mugikorrentzako ibilbideekin.

Iblbideen inguruko informazioa hemen.