Albisteak

 
Irailaren 23, igandean, Iurretako kaleetatik zehar eta “San Migel Jaiak 2018” barruan, IV. Herri Lasterketa Familiarra antolatu da. Adinaren arabera, zirkuitu desberdinak antolatu dira.
  • 11:00 (TXUPETEAK-TXIKIAK) 2018-2010------------------------------- 340 METRO
  • 11:15 (PREBENJAMIN-BENJAMIN-ALEBIN) 2009-2006---------------- 900 METRO
  • 11:30 (HAUR-KADETE-GAZTEAK) 2005-2001------------------ ----- 1.100 METRO
  • 11:30 (NAGUSIAK) 2000 ETA AURREKOAK -------------------------- 3.300 METRO
  • 11:30 (NAGUSIAK) 2000 ETA AURREKOAK ------------------------- 5.500 METRO
  • 12:30 UMEENTZAKO MOTORREN LASTERKETA (2016-2011) --------- 340 METRO
  • 13:00 UMEENTZAKO HERRI KIROLAK (2015-2014)
IZEN EMATEA (aukerak):
Zenbatekoa 1€-koa da. Jasotako dirua “La Otra Mirada” elkartearen proiekturako izango da (Senegaleko iparraldean dagoen Gouyar Sarr-Lougako eskolan sei komun eraikitzea).

a.- Irailaren 17tik 20ra, Ibarretxe Kultur etxean edo gizarte-ongizate@iurreta.eus e-mailean egin ahal izango da.
Honako datuak eskatuko dira ordainketa egiteaz gain: Izena - Abizenak – Herria – Ibilbidea - Adina
Dortsalak banatuko dira.
Parte hartzaile guztiek “pintxo solidarioa” dastatzeko tiketa jasoko du.
gizarte-ongizate@iurreta.eus e-mailean izen-ematea egiten duenak, bertan egunean dortsala eta pintxorako tiketa jasotzeko aukera izango du, 1€ ordainduz.
Umeentzako herri kiroletan parte hartzea nahi duenak, apuntatzeko aukera ere izango du.
b.- Egunean bertan:
10:45etararte Askondo kalean. Parte hartzaileei dortsalak eta tiketak banatuko zaizkie.

EGUNEKO PROGRAMA:
  • 11:00etatik aurrera herri lasterketak
  • 12:30etan umeentzako motorren lasterketa
  • 13:00etan umeentzako herri kirolak
Ondoren, kirola egin duenak zenbait luzaketa egiteko aukera izango du.
Jarraian, “La Otra Mirada elkarteak” antolatutako Errifa solidarioa egongo da.

Animatu eta zatoz!

Ikusi informazio gehiago (PDF 120KB)

Kartela ikusi (PDF 278KB)

Bandoa (PDF, 458 KB)