Albisteak

 

Iurreta gehitu da 30 hiriaz apustu egin duten europar herrialdeetara. Neurri honek trafikoa lasaitu, gidatzeko ohiturak aldatu eta ingurumenaren presioa (airearen eta akustikaren kutsadurak) gutxitu nahi ditu. 30 km/ordura gidatzeak zarata maila asko jeisten du, abiadura horri 3 dezibelio baino ez baidagozkio.

Halaber, edigunean abidadura 30 km/ordura jeisteak bide segurtasuna hobetuko du, ikuseremua zabaltzen baita eta erantzuteko ahalmena gehitzen da. Istripua suertatzen bada, kaltegarritasuna gutxitzen da portzentai handi batean.

Uda honetan erdigunean pixkanaka jarri diren neurriak hauek izan dira: 30 km/ ordura abiadura mugatzea, Bidebarrietan, Askondon, Zubiaurren eta Kapanagan (Maspen bazegoen) seinaleztapen zehatzarekin; eta abiadura murrizteko arekak (“lomos de asno” motatakoak) jarri dira Kapanaga eta Askondoko zebrabideetan abidadura 30 km/ordura errezago jaisteko oinezkoak gehien dauden tokietan.

Bestalde, erdiguneko zebrabide gehienak bermargoztu dira eta “KONTUZ >>>>” oharra jarri da oinezkoek ibilgailua nondik datorren jakin dezan.

Neurri hauekin eta azken urteetan hartu diren beste zenbaitekin (oinezkoentzat egitea, espaloiak zabaltzea, disuasio-aparkalekuak…) garraio mota guztien arteko oreka aurkitu nahi da, bai oinez zein garraioz, Iurretatik igarotzen diren pertsona guztien bizikidetza hobetzeko.