Albisteak

 

Mañariku Etxebarria bidek, gaur egun, 400 metroko luzera eta 3,00–3,50 metroko zabalera du. Gainera, asfaltatu gabe dago. BI-3341 (Goiuria) errepidetik sartzen da bide horretara, eta asfaltatutako tartea dagoen zerrategiaren sarreran amaitzen da.

Mañariku Etxebarria bidea hobetzeko proiektuan honako lan hauek egitea planteatzen da:

  • Bidearen ezkerreko ertzean areka bat egingo da konfinamendua osatzeko; izan ere, eskuineko aldean hormigoizko peto txiki bat dago jada.
  • Drainatzeko sare txiki bat egitea, bidearen erdiko zati horizontalean putzurik ez sortzeko. Horrela, isurtzen diren urak erdiko zati horretan bideak gurutzatzen duen zeharkako drainatzera isuriko dira.
  • Argiteriaren instalazio berri bat egitea, bidearen puntu arriskutsuetan argiteria-ekipamenduak egon daitezen, hau da, bi bihurgunetan eta BI-3341 errepidearen bidegurutzean. Segurtasuna hobetzea proiektatuko da, bideko hiru puntu arriskutsuenak unean-unean argiztatuz.
  • Iberdrolaren kanalizazioa egitea ezinbestekoa da proiektatu den argiteria-koadro berria elektrizitatez hornitzeko.
  • Bidea garbitzea, bai ardatzean, bai bazterretan, eta dauden landareak kentzea, baita ere bideko zuloak betetzea ondo trinkotuta dagoen material pikortsuarekin.
  • Eta amaitzeko, bidearen luzera osoa asfaltatuko da, eta zerrategiaren aurrean eta baserrien aurreko bide pribatuan dauden tarte guztiak konektatuko dira.

Iñaki Totorikaguena alkateak esan duenez "Landa guneko eremuak ez ditugu ahazten eta jarraitzen dugu hobetzen batez be errepideak eta argiteria".

"Lanak ekainaren amaieran adjudikatu ziren 52.000 euroan, eta datozen 8 asteetan gauzatzea aurreikusi da".