Albisteak

 

Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko Merkatari Elkartearen lankidetzarekin egindako kanpainak arrakasta handia izan du. Kanpaina honekin herriko merkataritza-establezimenduei (komertzioa eta ostalaritza) bultzada bat eman nahi izan da.

Ekaina eta uztailaren zehar Iurretako establezimenduetan bezero bakoitzari Arraspatu eta Irabazi txartel bat eman zaie egindako erosketa bakoitzeko. Txartelekin 20, 10 eta 5 euroko deskontu txartelak irabazi ahal ziren eta txartel guztien artean 100€ko deskontu txartelen zozketa egin zen atzo, uztailaren 18an, HAZen.

Saritutako eroslea Isabel Bernas izan da eta irudian ikusten den bezala, 100€-ko bonoa jaso du HAZen, Iurretako dendetan erosketak egiteko.

Guztira 25.000 txartel eta 1.275 € banandu dira sarietan kanpainak iraun duen bi hilabeteetan.

"Herriko dendetan erosi, zuk irabazten duzu, Iurretak irabazten du" kanpaina amaitzeko, iurretar denen partaidetza eskertu nahi dugu.