Albisteak

 

Ekainaren 21ean, arratsaldeko 10:30etatik 13:30etara, Azaleko Minbiziaren Prebentzio Kanpainari buruzko informazioa banatuko du AECC elkarteak, Askondo kalean izango den furgoneta batetan. Bertaratzen diren guztieri, banakako probak egingo zaizkie, pertsona bakoitzaren fototipoa zehaztuz eta behar duen UVA eta UVB babes-indizeak kalkulatuz (melanina neurtzeko ekipo baten laguntzaz). Azal bakoitzari egokitutako eguzki-iragazkien erabilerari buruzko azterketa eta aholku praktikoak azalduko dira.

Kanpainako mezu orokorrak hauek dira:

  1. Ura edan maiztasunez. Ondo hidratatutako azalak gehiago babestuko zaitu eguzki izpietatik.
  2. Gogoratu: aire libreko ekintza egiten baduzu, ondo babestu zaitez.
  3. Babes handiko kremak dira eguzki-izpietatik zaintzen gaituztenak. Bi Orduz behin eta bainuaren ondoren beti eman behar da krema babesgarria.
  4. Erabil itzazu eguzkitakoak, txapelak, kamisetak, … eguzkitan jartzen zaren bakoitzean.
  5. Gogoratu: eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 16:00etara bitartean itzala bilatu.
  6. Saihestu denbora luzez eguzkitan egotea. Garrantzitsua da zure begiak eguzkitarako betaurrekoekin babestea.

Kartela (PDF 220KB)

2018ko kanpainako egutegia (PDF 407KB)

2018ko berritasuna (PDF 141KB)