Albisteak

 

Maiatzean “Kultur-aniztasunaren nazioarteko eguna” izanik, aurten ere Kultur-Aniztasunaren astea antolatu dugu.
 
Maiatzaren 9an, Ibarretxe Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30etan, Berbaldi bat eta bideo proiekzio bat izango da, Rachida Boutayeb eta Fatima El Mansouriren eskutik. Beraiek “Todo lo que quieras saber sobre el Ramadán. Las mujeres musulmanas te lo cuentan” zuzenduko dute. Ondoren, Ramadan dastaketa bat egongo da.

Maiatzaren 12a, Askondo kalean, goizeko 11:00etan, Jaialdi bat ospatuko dugu. Bertan hainbat elkarte batuko dira arrozak prestatzeko. 11:30etan nahi duenak Tea dastatzeko aukera izango du. 12:00etan umeentzako tailerrak, Herri kirolak, Arabiar idazkera, Henna tailerrak eta Trentza tailerrak egongo dira. Giroa alaitzeko, 12:30etatik aurrera Batukada erritmoa izango dugu Iurretako kaleetatik zehar eta Iurretako Dantzariak ere ikusi al izango ditugu. 14:30etan bazkaria egongo da. Arratsaldeko 16:00etan kafea dastatu ostean, musika eta dantza izango dugu.
 
Oharra: Bazkarirako tiketak Gauargi tabernan, HAZ-en, Nagusien etxeko tabernan eta Kultur Etxean salgai.

Kartela ikusi (PDF 1,16MB)

Eguneko argazkiak ikusi