Albisteak

 

2017ko uztailean Iurretako Udalak Orobiogoitiako eraikuntza hexagonala berreskuratzea eskatu zuen IU! Gazte partaidetza prozesuaren baitan udalerriko gazteen aisialdi beharrei erantzuna emateko.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Iurretako Udalari baimena eman dio hexagonoa eta inguruko lursoruak, 1400 m2ko azalera, uste duen modura erabiltzeko. Hori bai, aldez aurretik, eskola esparrua itxi behar da.

Higiezin berri hau, Iu! Gazte programa delarik bere etorkizuna, Udalak dituen kultur azpiegituretara gehituko da: Ibarretxe Kultur Etxea eta Goiuria Kultur Gunea.

Iu!Gazte programa 2016. Urtearen bukaeran hasi zen Iurretako gazteei aisialdi eta kultura beharrizanei erantzuteko, proiektuen partehartze eta autokudeaketan oinarrituta.