Albisteak

 

N-634 errepidearen hiri-eraldaketa lanak burutzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Iurretako Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmenaren onarpena.

Gaur Iurretan ospatu den osoko bilkuran honakoa onartu da, N-634 errepidearen hiri-eraldaketa lanak burutzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Iurretako Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena.

Lan hauek burutzea ezinbestekoa da zeharbideari hiri itxura emateko, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioaren elkarbizitza erraztuz segurtasuna bermatuz.

Oraindik idazten dagoen proiektuak honakoak jasotzen ditu: biribilguneak burutzea trafikoa lasaitzeko eta udalerriko alde bietako zirkulazioa eman ahal izateko; oinezkoen bost pasabide goratuak semaforoekin eta 50km/orduko abiadura muga tarte osoan, oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

Halaber, tarte osoan espaloiak eta bidegorriak jasotzen dira eta N-634 errepideko bi aldeetan daudenekin lotuko dira.