Albisteak

 

Iurretako Udalak bigarren aldiz martxan jarri du ‘Auzorik Auzo’ programa hirigunetik urrun dauden auzoetara ekitaldi kulturalak eramateko asmoz. Aurten Amatza eta Bakixara helduko da musika, eta San Markos auzoa errepikatuko du.

Egitaraua datorren martxoaren 17an hasiko eta Xabi Aburruzagak Bakixan emango du emanaldia 18.00etatik aurrera. Apirilaren 14an aldiez ‘Kherau’ folk taldea Oromiño auzoraino hurreratuko da, San Marko ermitara hain zuzen ere. Eta maiatzaren 19an ‘Herri Maite’ Akordeoi taldeak Amatza auzoan joko du.

Emanaldi guztiak 18.00etan izango dira eta doanezkoak. Eta ondoren luntxa egongo da hurbiltzen diren auzokideentzat.

Kartela (PDF 4,75KB)