Albisteak

 

Iurretako Udalak hasieraz onartu du Iurreta udalerriko aparkalekuen denbora eta eremuaren kontrola arautzeko udal ordenantzaren aldaketa.

Ordenantzaren helburua da Iurretako hirigunean aparkalekuak arautzea modu orekatu batean eta Iurretan bizi diren herritarren erabilera leheneztea.

Tellitu aparkalekuan hasi behar diren obrak direla eta, aparkaleku zonalde desberdinak aldatzeko beharra dago, martxan jarri zireneko oinarri berberak mantenduz.

Berritasun aipagarrienak hauexek dira: Bidebarrieta eta Maspen egoiliarren zonaldeak handitzen dira; Kultur-etxeko parkineko zati bat, igogailuaren aldamenekoa, egoiliarren zonaldea izango da; Bideondoko (zerrategi zaharra) udal lursaila disuasio-aparkalekua (librea) izango da.

Onartzeko prozedura jarraian zehazten da:

  1. Udalbatzaren hasierako onarpena.
  2. Argitaratu eta informazio publikorako epea ireki 30 egunez iradokizun eta erreklamazioak aurkezteko.
  3. Udalbatzaren behin-betiko onarpena.

Maiatzean informazio kanpaina bat burutuko da triptikoak eta planoak postontzietan banatuz eta ekainean berrantolaketa indarrean jarriko da.

Planoa (PDF 127KB)