Albisteak

 

Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko Merkatari Elkartearen lankidetzarekin egindako kanpainak arrakasta handia izan du. Kanpaina honekin herriko merkataritza-establezimenduei (komertzioa eta ostalaritza) bultzada bat eman nahi da.

Azkeneko hiru hilabetetan zehar Iurretako establezimenduetan 30€ baino gehiagoko erosketak egiten dituzten artean Iurretako argazki adierazgarriak dituzten sei tazen bilduma banatu da. Horretaz gain, 30 €ko erosketa bakoitzeko 100€-ko deskontu baleen zozketan parte hartzeko aukera izan dute.

Iurretako establezimenduetan azkeneko hiru hilabetetan erosketak egin dituzten pertsonek aurkeztutako 2.956 tiketen artean zozketa egin da 2017ko abenduaren 22an udaletxean.

Saritutako eroslea Mª Dolores Urkidi izan da eta irudian ikusten den bezala, 100€-ko balea jaso du udaletxean.

Kapaina honetan, irailean, urrian, azaroan eta abenduan, 600 taza banatu dira eta 100€-ko balea.

“Herriko dendetan erosi, zuk irabazten duzu, Iurretak irabazten du” kanpaina amaitzeko, Iurretako denen partaidetza eskertu nahi dugu.