Albisteak

 
Inklusio Soziolaboralerako Laguntza Planaren xede nagusia da, gutxienez, Iurretako 25 pertsonaren gizarteratzea eta laneratzea lortzea. Hain zuzen ere, pertsonetan oinarritzen diren inklusiorako laguntza-planak garatzen dituen programa bat da, eta teknikarien tutoretzapean egiten da, parte-hartzaile bakoitzari hautemandako premien arabera lan egiten dutenak. Inklusiorako, honako alderdi hauek hobetzeko egiten da lan, besteak beste: gaitasun pertsonalak, gaitasun profesionalak, prestakuntza-mailak, gizarteko eta komunitateko parte-hartzea, eremuko baliabideak hobeto ezagutzea eta gaitasun profesionalak berraktibatzea. Gainera, udaleko zerbitzuei une oro ematen zaie parte-hartzaileen egoeraren berri.

Interesdunek HAZen (Herritarren Arretarako Zerbitzua) aurkeztu ahal dute eskabidea.

IURRETAKO Inklusio Soziolaboralerako Laguntza Planean garatuko diren ekintzak honako tresna eta euskarri hauek jorratzeko erabiliko dira:

  • Lana bilatzeko teknikak ikastea
  • Laguntza psikosoziala
  • Eskuragarri dauden baliabideei buruzko informazioa
  • CVa eta aurkezteko gutunak egitea
  • Elkarrizketetarako eta hautaketa-prozesuetarako prestatzea
Planaren helburu nagusiak

Plana abian jartzearekin batera, helburu nagusi hauek erdietsi nahi ditu Iurretako Udalak:

  1. Langabeen egoera, gaitasunak eta moldagarritasuna hobetzea lan-merkatuan sar daitezen. Horretarako inklusio soziolaboralerako tresnak eskuratuko dituzte.
  2. Egoera pertsonalak, familiarrak, sozialak eta profesionalak hobetzeko aukera ematen duten baliabideen berri ematea, parte-hartzaileen inklusio-prozesuak errazteko.
  3. Aniztasuna kudeatzea inklusiorako zailtasun gehien dituzten kolektiboen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko.
Hartzaileak:
  • Iurretan erroldatuta dauden pertsonak.
  • Langabeak, oro har.
  • Gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten emakumeak: genero-indarkeriaren biktimak, partekatzen ez diren familia-erantzukizunak dituztenak, errehabilitazio-prozesuan daudenak...
  • Iraupen luzeko langabeak.
  • 45 urtetik gorako langabeak.
  • 30 urtetik beherako gazteak eta prestakuntza gutxi duten 30 urtetik beherakoak.
  • Gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskuan dauden herritarrak edota lan-merkatura sartzeko zailtasun bereziak dituzten langabeak.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta edo berdina edo antzekoa den beste prestazio bat jasotzen dutenak.
  • Gutxiengo etniko bateko pertsonak, hazpegiengatik gizarteratzeko eta laneratzeko baldintzatuta daudenak.
Planak 4 fase izango ditu