Albisteak

 

Rio de Oro Durangaldea Elkarteak, Iurretako Udalarekin elkarlanean, 2018ko Elkartasun karabana Euskalduna kanpaina martxan jarri du, saharar errefuxiatuen kanpamendura jatekoak bidaltzeko, abenduaren 21etik 2018ko urtarrilaren 12ra bitartean luzatuko da, biak barne.

Euskal Autonomi Erkidegoari ondokoak biltzea eskatu zaio: arroza, lekaleak, pasta, azukrea, atuna, sardinak eta konpresak, batez ere. Hala ere, nahi duenak galtzen ez diren bestelako produktuak ere eman ahal izango ditu.

Janari bilketarako, herriko zenbait dendatan, Nagusien Etxean, Ibarretxe Kultur Etxean eta HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzuan guneak egokitu dira.

Elikagaiak (PDF 168KB)

Kartela (PDF 147KB)

Informazio gehiago (PDF 104KB)