Albisteak

 

Iurretako Udalak 2018rako aurrekontuetan 40.000ko partida bat jaso du herritarrek diru hori zertan inbertitu erabakitzeko. Foro hauek abenduaren 19 eta otsailaren 13an ospatuko dira Ibarretxe Kultur Etxean arratsaldeko 19,00etan.

Udal aurrekontuen elaborazioan herritar guztiei parte-hartzeko aukera ematen dien parte-hartze prozesua da, horrela herritarrak protagonista aktibo bilakatuz eta hausnarketa aktiboa eta solidaritatea sustatzeko, behar errealei irtenbidea bilatzeko, administrazio eta herritarren arteko komunikazioa hobetzeko, etab.

Aurrekontu parte-hartzaileak ospatzeko oinarrizko baldintzak borondate politikoa, gardentasuna, aztergai jarriko diren udal aurrekontu partidak erabakitzea, eta batez ere herritarren inplikazioa dira.

Parte hartzeko lehen foroan Aurrekontu parte-hartzaileen metodologiaren azalpen laburra emango da eta herritarrek atzemandako behar eta eskaera proposamenak jasoko dira 40.000 euro zertarako erabiliko diren guztion artean erabakitzeko.

Bigarren foroan egindako proiektuen lehentasunak jarriko dira eta erabaki bat hartuko da.

2017ko aurrekontuetan, lehen aldiz, 25.000 €tako partida bat jaso zen; eta foroen ostean, udaletxerako mahaiak (40), aulkiak (240) eta karpak (4) erosteko eta Santa Apoloniako bidegorrizko argizteria hobetzeko erabili ziren.

Kartela 1 (PDF 356KB)

Kartela 2 (PDF 1,03MB)

Gutuna (PDF 183KB)

2017/12/19ko foroaren akta (PDF 563KB)