Albisteak

 

Rio de Oro Durangaldea Elkarteak, Iurretako Udalarekin elkarlanean, 2018ko Elkartasun karabana Euskalduna kanpaina martxan jarri du, saharar errefuxiatuen kanpamendura jatekoak bidaltzeko.

Euskal Autonomi Erkidegoari ondokoak biltzea eskatu zaio: ARROZA, LEKALEAK, PASTA, AZUKREA, ATUNA, SARDINAK eta KONPRESAK, batez ere. Hala ere, nahi duenak GALTZEN EZ DIREN bestelako PRODUKTUAK ere eman ahal izango ditu.

Maiztegi Herri Eskolan,  Juan Orobiogoitia Institutuan eta Iurreta L.H.I.I.n kanpaina 2017ko abenduaren 11tik 20ra iraungo du. Jatekoak eskolako Idazkaritzan edo Atezaindegian utzi ditzakezue.

Informazio gehigarria (PDF 103KB)

Kartela ikusi (PDF 129KB)