Albisteak

 

Herrialdeak garatzea lortzeko eta baldintza sozialak hobetzeko herrialde behartsuenen garapenarekin elkartasun konpromisoaren isla gisa, Iurretako Udalak Garapenerako Lankidetzako funtsak 2017ko ekitaldian nola bideratu onartu du. Deialdira Guatemala, Honduras, Senegal, Nicaragua eta Bolivian burutzeko sei proiektu aurkeztu dira.

Gizarte interes handiena duen proiektua babesteko irizpideari jarraituz, Iurretako Udalak, 4.967,84 euroko diru-laguntza “Medicus Mundi Bizkaia” Garapenerako erakundeari ematea erabaki du “Intibucá Departamenduko (Honduras) nerabeen eta gazteen parte-hartze komunitarioa, zeinak ama-haurren hilkortasun-tasa eta haurduntza goiztiarra murrizteko katean funtsezko kate-maila diren” proiektuagatik.- Honen funtsezko helburua da amaren eta haurraren morbimortalitatea gutxitzea eta ama-umeen osasuna sustatzea, gazte eta nerabeen parte-hartze sozialarekin.

Genero ikuspegi bat duen proiektua da eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren Osasun eta Sustapen lankidetza eremuan kokatzen da.

Kalkulatu denez, proiektuaren kostu osoa 7.736 eurokoa izango da; tokiko elkarteak % 13,70ko ekarpena egingo duelarik eta GKE-ak %11,20a.