Albisteak

 

“Zaharrak zuen etorkizuna gara” lelo ederra izango litzateke emakume zaharrak beste begi batzuekin begiratzen hasteko eta gure burua ere, beste ikuspegi batetik ikusteko.

Emakumeok zahartzarora heltzen gara gure bizitzaren garai honetan pairatuko dugun bazterketa eta inbisibilitateari buruz ezer jakin gabe. Eta are okerrago:  adinkeriak sortzen dituen aurreritzi eta estereotipo guztiak barneraturik. Emakume zaharrenganako aurreritziak onartzen ditugunean, gure buruari etorkizunerako iruzurra eraikitzen ari garela jakitea ezinbestekoa da.

6 saiotako tailerra: urriaren 17tik azaroaren 22ra 
Asteartetan 10:00etatik 12:00tara edo asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara.
Izen ematea: zabalik 
Ibarretxe Kultur Etxea – 946215372

 Izen-ematea (PDF 66KB)

 Triptikoa ikusi (PDF 467KB)

Informazio gehiago (PDF, 694 KB)