Albisteak

 

Durangaldeko beste udalekin batera “Udal Gaztedi Durangaldea 2017” hitzarmenta sinatu du Iurretako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin eskualdeko gazteen prestakuntza eta enplegua bultzatzeko.

Akordioa, 2017-2019 urteetarako sinatu da eta urtero, 107.000 euroko aurrekontua izango du.

Gazteentzako politika integralak ezarri, bultzatu eta garatzeko xedearekin, foru erakundeak eta udalek proiektua batera finantzatzeko konpromisoa hartu dute.