Albisteak

 

Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko Merkatari Elkartearen lankidetzarekin egindako kanpainak arrakasta handia izan du. Kanpaina honekin herriko merkataritza-establezimenduei (komertzioa eta ostalaritza) bultzada bat eman nahi da.

Ekainean zehar Iurretako establezimenduetan 30€ baino gehiagoko erosketak egiten dituzten artean 250 poltsa gorri banatu dira. Horretaz gain, 30 €ko erosketa bakoitzeko 100€-ko deskontu baleen zozketan parte hartzeko aukera izan dute.

Iurretako establezimenduetan ekainean zehar erosketak egin dituzten pertsonek aurkeztutako 800 tiketen artean zozketa egin da 2017ko uztailaren 4an udaletxean.

Ekainean saritutako eroslea Mª Eva Davila Rodriguez izan da eta irudian ikusten den bezala, 100€-ko balea jaso du udaletxean.

Kapaina honetan, maiatzean eta ekainean zehar, 500 poltsa banatu dira eta 100€-ko balen zozketa bietan parte hartzeko 1.700 tiket aurkeztu dira.

“Herriko dendetan erosi, zuk irabazten duzu, Iurretak irabazten du” kanpaina amaitzeko, Iurretako denen partaidetza eskertu nahi dugu.