Albisteak

 

Ekainaren 21ean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, azaleko minbiziaren prebentzio kanpainari buruzko informazioa banatuko du AECC elkarteak, Askondo kalean izango den furgoneta batetan. Bertaratzen diren guztieri, banakako probak egingo zaizkie, pertsona bakoitzaren fototipoa zehaztuz eta behar duen UVA eta UVB babes-indizeak kalkulatuz (melanina neurtzeko ekipo baten laguntzaz). Azal bakoitzari egokitutako eguzki-iragazkien erabilerari buruzko azterketa eta aholku praktikoak azalduko dira.

Kanpainaren helburuak hauek dira:

  • Eguzkia era desegokian hartzearen eta azaleko minbiziaren arteko loturari buruz biztanleria kontzientziatzea.
  • Gure udalerriko biztanleriak eguzki-babesari buruzko informazio iraunkorra izatea.
  • Eguzki-erradiazioen aurkako babes egokiari buruzko informazioa ematea.

Kartela (PDF 124KB)

2017ko kanpainako egutegia (PDF 64KB)