Albisteak

 

Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko Merkatari Elkartearen lankidetzarekin egindako kanpainak arrakasta handia izan du. Kanpaina honekin herriko merkataritza-establezimenduei (komertzioa eta ostalaritza) bultzada bat eman nahi da.

Maiatzean zehar Iurretako establezimenduetan 30€ baino gehiagoko erosketak egiten dituzten artean 250 poltsa urdin banatu dira. Horretaz gain, 30 €ko erosketa bakoitzeko 100€-ko deskontu baleen zozketan parte hartzeko aukera izan dute.

Iurretako establezimenduetan erosketak egin dituzten pertsonek aurkeztutako 900 tiketen artean zozketa egin da 2017ko ekainaren 2an Bidebarrietako udal bulegoetan

Saritutako eroslea Jose Luis Garamendi izan da eta irudian ikusten den bezala, 100€-ko balea jasotzera bere emaztea etorri da.

Gogoratu nahi dugu kanpaina honek ekainean zehar jarraitzen duela, hau da, Iurretako establezimenduetan 30€ baino gehiago erosketak egiten dituzten lehenengo pertsonen artean 250 poltsa gorri oparituko dira. Eta honez gain, 30 €ko erosketa bakoitzeko uztailaren 4an Iurretako Udaletxean egingo den 100€-ko deskontu baleen zozketan parte hartzeko aukera izango dute.