Albisteak

 

2016. urtean, lehendabiziko Mintzopotea antolatu genuen Iurretan. Dantzari Auzunean 26 herritar elkartu genituen, World Kafe metodología erabilita, modu eroso eta atseginean, euskararen inguruan berba egiteko.
Ekimenak arrakasta handia izan zuen eta parte-hartzaileak gustura aritu ziren. Hori dela eta aurten ekimena berriz ere antolatzea pentsatu dugu.
Aurten Mintzopoteari beste Ikuspegi bat eman nahi diogu. Euskaldun berriak eta jatorri desberdinetako bizilagun euskaldunak erakartzea izango da helburua.

NOIZ: Maiatzaren 26an arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara
NON: Eguraldi ona eginez gero, Dantzari Auzunean. Euria eginez gero, Askondo kaleko aterpean.

Kartela ikusi (PDF 414KB)