Albisteak

Este documento se abrirá en una ventana nueva 

Iurretan maiatzaren 13tik 19ra antolatuko den “kultur-aniztasunaren astea” aurkezten dugu.

Maiatzaren 21a “Kultur-aniztasunaren nazioarteko eguna” da. Ospakizun honek kultur aniztasunaren balorea errezago ulertzen laguntzen digu, kulturaren gizarteratzeari aukera emanez eta barneratze honen garrantziaz kontzientziatuz.

“Munduko Paisaiak: Liburutegiak topaleku” kanpainari esker, Errumania, Maroko, Mali, Pakistan, kolonbia eta Sahara ezagutzeko aukera izan dugu. Aukeraketa hauen arrazoiak, gure udalerriko adierazgarri den kolektibo ezberdinak dira.

2017ko martxoaren 29ko udal erroldaren arabera, 3.649 pertsona daude izena emanda, hauetatik %7,37 atzerritarra da. Atzerritarren artean, gehiengoa Marokokoa da (1,34%), Errumanía (1,23%), Ghana (0,65%)…

Izena emandako biztanleria

JAIOTERRIA

Guztira

España  3380
Marruecos  49
Rumanía  45
Ghana  24
Mali  24
Senegal  23
Nigeria  15
Nicaragua  11
Bolivia  9
Pakistan  8
Portugal  8
GUZTIRA  3649

2008an hasi eta 2016ra, abenduan, Maiztegi Herri Eskolarekin batera “Kulturarteko jardunaldiak” antolatu dira, Jornada hauetako ekintzen artean, produktu tipikoen dastaketa azpimagarria izanik. Aurten, ekintza zertxobait aldatu dugu. Maiatzaren 21a “Kultur-aniztasunaren nazioarteko eguna” izanik, jaialdia dataz aurreratu dugu, Askondo kalera ekarriz.

Egitaraua:

Zapatua, maiatzaren 13a (ASKONDO), goizeko 11:00etan topaketa izango da eta hainbat elkarte batuko dira arrozak prestatzeko. 11:30etan nahi duenak Tea dastatzeko aukera izango du. 12:00etan umeentzako tailerrak, Henna tailerrak eta Trentza tailerrak egongo dira. Giroa alaitzeko, 12:30etatik aurrera Batukada erritmoa izango dugu Iurretako kaleetatik zehar. 14:30etan bazkaria egongo da (bertan bazkaltzea nahi duenak, Kultur Etxean tiketa hartu beharko du maiatzaren 10a baino lehen). Arratsaldeko 16:00etan kafea dastatzeko aukera egongo da eta 16:30etan dantzak izango dira.

Eguena, maiatzaren 18a (KULTUR ETXEA), 18:00etan, Zine-Foruma “IO STO CON LA SPOSA” (Yo estoy con la novia), Colectivo Ongi Etorri Errefuxiatuak - Kultura Communication Desarrollo KCD ONGD - Festival Internacional de Cine Invisible “Film Sozialak” dinamizatua.

Sinopsia: “Gezurrezko emaztegaia, gezurrezko ezkontza segizioa. 23 pertsona, traje eta gorbatak jantzita. 3.000 kilometroko bidaia, lau Egunean zehar, Milandik Estokolmora, Palestina eta Siriako bost errefuxiaturi Europako mugak zeharkatzen laguntzeko, mugetako kontrolak gaindi ditzaten, etorkizun hobe baten bila. Filma badirudi ere, istorio hau ez da fikziozkoa”.

Ostirala, maiatzaren 19a (ASKONDO), 19:30etan, Kale Antzerkia – Plataforma Tiranteren “TRAS LA FRONTERA.

ANTOLAKETA

Ekintza aurrera eramateko, “La Otra Mirada”, “Rio de Oro de Durango”, Biladi, Axura eta Fasoden elkarteak parte hartu dute.

Kontuan izan ere egitarauan lagundu diguten Cafés Baqué eta Arriandi okindegia.

“Goiuriako Ama” Nagusien Elkarteari eta Batukandra batukada taldeari ere eskerrak eman nahi dizkiogu.

ZABALKUNDEA

Proiektu honen hedapena egiteko, prentsaurreko honez gain, udalerrian jarri ditugun zenbait kartel argitaratu ditugu, etxeetara bidali dugun informazioarekin batera.

Kartela (PDF 4,12MB)