Albisteak

 
  • Honetaz gain Bidegorria luzatuko da 400 metro gehiagorekin eta zonaldeko argiteria hobetzen jarraituko da
  • 161.469 euroko aurrekontuarekin obrak martxoaren erdialdera bukatuko dira

Iurretako Udala Santa Apolonia auzoa Orozketako bidearekin lotuko duen obra egiten ari da.
Honetaz gain, lan hauekin Durangorekin lotzen duen Arandiako bidegorria luzatuko da ingurabideko tunela arte 400 metro gehiago gehituz, eta argiteria hobetuko da lau  kaleargi gehiago jarriz.
Urtarrilean hasitako obren helburua Santa Apolonia Orozketako bidearekin lotzea da, Santa Apolonia trenbideko pasagunea itxi ondoren dagoen sarbide bakarra Durangotik baita eta askotan ez da nahikoa izaten. Iurretako alkatea den Iñaki Totorikaguenak adierazten duen bezala “beharrezkoa da guretzako jarraitutasuna duen sarbide bat izatea, bai herria bezala baita ere Santa Apoloniako auzokideek sarbide segurua eta baldintza egokietan izatea. Eta honetaz gain asko erabiltzen den bidea denez, oinezkoentzat ere Durangoraino, Orozketaraino eta Amuruagako baserrietaraitik Arriandiruntz ditugun ibilbiden jarraitutasuna lortuko dugu”.

Obrak 161.269 euroko aurrekontuarekin Lasuen enpresari esleituak izan ziren eta martxoaren erdialdera bukatzea aurreikusten da.

Totorikaguenaren ustez “Santa Apoloniako auzokideei onura ekarriko dien obra izango dela uste dugu eta honek eragina izango du ere gainontzeko iurretarrentzako”.