Albisteak

 
Azkeneko urteetan Iurretako Udala, herritarrengandik hurbilen dagoen administrazioa den neurrian, herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetzeko eta areagotzeko lanean ibili da.
Aurrerabide hori, batez ere, hiri ekipamenduetan, laguntzakoetan, hezkuntzakoetan, kulturakoetan, osasunean, kirolean, etab. gertatu izan da, baina ez horrenbeste herritarren arreta zuzeneko legez izenda ditzakegun zerbitzuetan, eta horien artean sartzen ditugu kudeaketarako eta informaziorako zerbitzuak.

Iurretako Udalak pertsonak artatu nahi ditu eta  euren eskaerei berehala eman nahi die irtenbidea; halaber, antolakuntza osoaren  kostuak murriztu egin nahi ditu, eta  administrazio eraginkor eta gardetasun irudia proiektatu.

Herritarren arreta egoki bat, Zerbitzuaren Kalitatearen oinarrizko elementua izateaz gain, zerbitzuan aurrerapausoak egitea ere bada, pertsona erabiltzaileekiko komunikazioa hobetzen delako eta pertsona horiek aurkezten dituzten gaiak modu eraginkorrean argitzen laguntzen delako.

Horrek guztiorrek, hausnarketa egin eta iritzi guztiak kontuan hartu eta gero, Herritarren Arretarako Zerbitzu bat sortzeko proposamena egitea eragin du.