Albisteak

 

2009. urtetik aurrera, urtero bezala, Taxi-Auzune zerbitzuaren erabiltzaileek urtarrilaren 31 baino lehen txartela berritu beharko dute.

2017ko otsailaren 1etik aurrera Taxi-Auzunea zerbitzua erabili nahi dutenek, Iurretako Udalak emandako erabiltzaile txartela berria aurkeztu beharko dio taxi gidariari.

Zerbitzuaren ordutegia astelehenetik-Ostiralera 7.30tik  20.00ra izango da. Zapatuetan 9.00etatik 14.00 ra, bidaiaren prezioa 2 € koa izango delarik.

Zerbitzuaren Kontaktu telefonoa: 688 618 690

Zerbitzu honek 2016. urtean zehar 2.233 bidaia egin ditu , hilero 203 bidaia batezbestekoarekin (11 hilabetetan). “Esan dezakegu orain dala zortzi urte eskualdean aitzindari izan zen zerbitzu honek arrakastatsu jarraitzen duela herritarren artean.”

Gogoratu martxan jarri zala 2009an, hiriguneko zerbitzuak baserrialde desberdinetara hurbiltzeko asmotan, eta norberen ibilgailua modu arrazional bat sutatzekotan.

Iurretako edozein bizilagun hirigunetik baserrialdeetara edo alderantziz taxi bidez joateko zerbitzua honek jarraipen luzea izango du, herritar guztien onurarako izaten bada, momentu honetan izaten ari dan bezela.”