Albisteak

 

Herria Auzo Elkarteak, Iurretako Udalarekin elkarlanean, 2017ko Elkartasun karabana Euskalduna kanpaina martxan jarri du, saharar errefuxiatuen kanpamendura jatekoak bidaltzeko.

Euskal Autonomi Erkidegoari ondokoak biltzea eskatu zaio: ARROZA, LEKALEAK, PASTA, AZUKREA, ATUNA, SARDINAK eta KONPRESAK, batez ere. Hala ere, nahi duenak GALTZEN EZ DIREN bestelako PRODUKTUAK ere eman ahal izango ditu.

Egitasmo honetan parte hartu eta laguntzeko prest bazaude ondoko tokietan utzi ahal izango dituzu elikagaiak: Iurretako Nagusien Etxean (Bixente Kapanaga, 9), Ibarretxe Kultur Etxean (bidebarrieta, 4), Bulego Orokorretan (Bidebarrieta, 5) eta herriko janari dendetan. Kanpaina 2017ko urtarrilaren 9tik 20ra (biak barne) izango da.

 kartela (PDF 130KB)

 Informazio guztia (PDF 166KB)