Albisteak

 
  • Ordenantza fiskalak azkenengo udal osoko bilkuran onartu dira talde politiko guztien adostasunarekin.
  • Soilik idazketa aldaketa bi egingo dira  hirigintzako lizentzietan eta Udalak antolatutako ikastaroetan.

Azkenengo Udal Osoko Bilkuran onartu ondoren Iurretako Udalak 2017ko tasak eta zergak mantenduko ditu igoera barik. Iurretako alkatea de Iñaki Totorikaguenak azaldu duenez “gure egoera ekonomikoa jasangarria da, beraz zergak eta tasak dauden moduan mantenduko ditugu, nahiz eta jakin datorren urterako diru gutxiago izango dugula inbertsioetarako. Honetaz gain, tasak eta zergak izozterakoan kontutan izan dugu ere datorren urtean egingo diren ondare katastroen eguneraketa”.

Ondaren katastroak direla eta Iurretako Udalak aldatu eta gutxitu egin du ezarpenezko zerga bere eragina ahalik eta gutxien izateko.

Nobedadeen artean datorren urterako Iurretako Udalean ordenantzaren idazketan bakarrik aldaketa bi egongo dira hirigintzako lizentziak ematerakoan eta Udalak antolatutako ikastaroetan.