Albisteak

 
  • Bigarren fase honetan 63 etxebizitza babestuko dira.
  • Iurretako Udalak gutunak bidaliko ditu eta ondoren akreditatutako teknikariak bisitan joango dira.
  • Zerbitzua dohanik eskainiko da, udalak bere gain kostu guztia hartuko du.

Iurretako Udalak datozen egunotan, udalerrian bakarrik edo beste pertsona nagusi batzuekin bizi diren 80 urtetik gorako pertsonen giza beharrak antzemateko eta etxeko suteen prebentziorako bigarren fasea abian jarriko du.

Helburua da zerbitzua erabili ditzaketen pertsonen kopurua eguneratzea, pertsona horien eta inguruko bizilagunen babesa bermatuz. Beste 63 etxebizitzetara zuzenduko da, lehen fasean babestu ziren beste 152 etxebizitzekin bat eginik.

Iurretako alkatea den Iñaki Totorikaguenak adierazten duen “nahiz eta pertsona hauek bakarrik bizitzeko beste autonomia maila handia izan, mugikortasun urridun arazo txikiak, kalte fisiko txikiak, zentzumen-aldaketak edo narriadura kognitibo txikiak edo ahazteak sute bat jasateko arriskua gehitzen dute, erantzun bat ematen denbora gehiago behar dute, eta honek ondorioak izan ditzazke beraientzako eta ingurukoentzako. Beraz zerbitzu honekin arriskuak gutxitu egiten dira”.

Udalak etxebizitzatara gutunak bidaliko ditu eta ondoren akreditutako teknikariek pertsona nagusiaren etxebizitza ikusiko dute eta arriskuen azterketa bat egingo dute berauek identifikatzeko, horrela erreakzio denborak laburtu eta ebakuazio arin bat egin ahal izateko dute. Halaber, detektagailuak jarriko dira kea dagoenean alarma oso ozen baten bidez abisua ematen dituztenak. Eta azkenik, etxebizitzako krokis bat egiten da, larrialdi egoeretan ebakuazioak errazteko.

Segurtasuna sendotzeko eta kolektibo hau ahalik eta denbora gehien bere ingurunean bizitzen jarraitzeko, aurreko fasean jarritako ke-detektagailuak berrikusiko dira, bateriak aldatuz, gailuak garbituz eta funtzionamendu egokia bermatuz.

Bisita guzti hauetan giza elkarrizketak burutuko dira kolektibo honen giza beharren jarraipen bat egiteko duela bi urte martxan jarri zen Udal Behatokiaren barruan eta ahultasun egoeran egon daitezkeen pertsonak atenditzeko eta zailtasun gehiago dituztenen egoera baldintzak hobetzeko.

Kontuan hartuta zerbitzu honek bermatzen duela pertsona horien eta ingurukoen babesa, dohainik eskeiniko da, Udalak bere gain kostu guztia hartuko duelarik.