Albisteak

 

Herriko jaietako azken asteburuan bi emakumek jasandako erasoa dela eta, Iurretako Udalak, Iurretako Jai Batzordeak eta Iurretako Anderebide Emakumeen Elkarteak, aho batez, honakoa erabaki dute:

1. Gure gaitzespena adieraztea honelako erasoen eta emakumeen aurka egindako edozein indarkeriaren aurrean, bai fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa, sexuala zein edo emakumeen pribatutasuna erasotzen duena.

2. Erasoa jasan duten emakumeei gure babesa adieraztea, eta Udalak dituen baliabide guztiak beraien esku jartzea.

3. Herritarrei dei egitea honelako ekintzen gaitzespena adierazteko burutuko den isileko elkarretaratzera, gaur astelehena, 19,00etan Goiuria Kultur Gunearen aurrean. Elkarretaratzea, Iurretako Udalak, Iurretako Jai Batzordeak eta Iurretako Anderebide Emakumeen Elkarteak deitu dute.

Iurretan, 2016ko urriaren 10ean.

IURRETAKO UDALA      
IURRETAKO JAI BATZORDEAK     
ANDEREBIDE EMAKUME ELKARTEAK

 PDF bertsioa (211KB)