Albisteak

 

Iurretako Udalak fatxadak eta teilatuak konpontzeko, oztopo arkitektonikoak ezabatzeko asmoz eta bizitegi-erabilera kolektiboa duten eraikuntzetan igogailuak jartzeko dirulaguntzak emateko deialdia ireki du Iurretako udalerrian 2016ko ekitaldirako.

Dagokion Ordenantzan baldintzak betetzen dituzten lanak diruz lagunduko dira, beti ere obra lizentzia 2015eko urriaren 1a eta 2016ko irailaren 30a bitartean lortu badute.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 2016ko urriaren 31ra arte bitartekoa izango da.

Oinarriak Iurretako udaletxean (Bidebarrieta 5) lortu daitezke.