Albisteak

 

Udako oporrak amaitu ondoren Bizkaiko Gurutze Gorriarekin batera aurrera daramagun Nagusien Bidelagun proiektuan izena emateko epea zabaltzen da, udalerriko persona nagusiei gertutasuna eta laguntza ematea sustatu nahi duena (Bizkaiko Gurutze Gorriaren lankidetzarekin batera), ohiko inguruan geratu ahal izateko autonomia pertsonala errazteko eta bizitzeko ohiko inguruan integratzeko. Era horretan, proiektu honetako xede diren pertsona edota familien bizi-kalitatea hobetuko da, bizikidetza bultzatuko da eta isolamendua zein bakardadea saihestuko dira.

Boluntario baten laguntzarekin paseoan irtetea, medikuarenera joatea eta unean-unean kudeaketak egitea dira, besteak beste, adineko pertsonari haren ohiko inguruan egoten laguntzen dioten ekintza errazak eta, gainera, bizitzan autonomia eta independentzia eskaintzen diotenak. Horrela, isolamendua nahiz bakardadea saihesten dira eta haren gain eragin zuzena duten kontuetan erabakiak hartzeko aukera ematen zaio.

Nori dago zuzendua? Mendekotasun edota ezgaitasun egoeran dauden pertsona nagusiei, familia-lotura gutxi edota bakardadezko sentimendua dutenei.

Nor izan daiteke boluntarioa? 18 urtetik gorako edozein pertsona, bere denboraren zati bat pertsona nagusiei emateko prest dagoena.

Zer motatako ekintzak daude bertan? Laguntza erregularra (astean ordu 2), laguntza puntuala (mediku zein bestelako kudeaketak) eta informazioa eta telefono bidezko jarraipena.

Kartela (PDF 2,69MB)