Albisteak

 

Udako oporrak amaitu ondoren Bizkaiko Gurutze Gorriarekin batera aurrera daramagun Elkarrekin Berbetan proiektuan izena emateko epea zabaltzen da, helburu nagusia etorkinak gure udalerrian integratzea izanik.

Proiektu honen bitartez, hizkuntza ikastea tresna nagusi bihurtzea da, hain zuzen ere, atzerriko pertsonak edota proiektuaren erabiltzaileak zein boluntarioak maila pertsonalean garatzeko, gizarteratzeko eta elkarbizitza lortzeko.

Horregatik, bi hizkuntza ofizialak ikastea indartu nahi dugu, bai euskara, bai gaztelania; izan ere, hizkuntza ikastea beste baliabide batzuk jasotzeko tresna nagusia bait da.

Proiektuaren helburu espezifikoak ondokoak dira: Bertako mintzatzaileen bidez hizkuntza-jarioa hobetzea eta gaztelania eta euskara hizkuntzen ezagutza bultzatzeko, al den neurrian, euskal kulturarekin batera (kultur bisitaldiak, txangoak, hitzaldiak…) ekintzak egitea, elkarren arteko aberastasun-giro bat lortuz. Baita, programako erabiltzaileen elkarreraginari esker, inguruko ezagutza hobetzea.

Nor izan daiteke boluntarioa? Gaztelania edota euskara mintzatzen duten adin nagusiko persona guztiak.

Nor izan daiteke erabiltzailea? Gaztelaniazko edota euskarazko gutxiengo ezagutza daukaten adin nagusiko pertsonak, hizkuntza hobetzeko interesa izanik.

Konpromisoa eta proiektuaren iraupena. Eskatzen den gutxiengo konpromisoa, 10 astetan zehar, astean behin ordu bat edo bi gutxi gora-behera, gaztelania edota euskaraz aritzeko.

Ikusi kartela (PDF 158KB)