Albisteak

 

Honen bitartez, jakinarazi nahi dizuegu Larrakozelaia futbol-zelaiko instalazioak udalerriko hainbat kirol-elkarte eta klubek batera erabiliko dituztela, betiere, jarduera nagusia futbola sustatzea dutenen kasuan, edozein modalitate bada ere. Hori horrela, udaleko kirol-baliabideak optimizatzea lortuko da.

Udalbatzak, 2016ko maiatzaren 30ean egindako batzarrean, Larrakozelaia futbol-zelaiko kirol-instalazioen erabilerari eta funtzionamenduari buruzko araudia onetsi zuen. Araudi horretan udaleko instalazioak egoki erabiltzeko oinarriak ezarri ziren, eta erabilera desberdinak aztertu ziren: ohikoak eta ezohikoak. Ohiko erabiltzaileak behar bezala inskribatuta dauden tokiko kirol-elkarte edo klubak dira.

Araudia onetsi ostean, Udala interesa duten klubekin (Iurretako Kirol Taldea eta Gertasport Kirol Kluba) bildu zen guztien artean lankidetza-hitzarmen bat egiteko, Larrakozelaiko kirol-instalazioak batera erabiltzearen xehetasunak jasotzeko.

Udalbatzak, ekainaren 28an egindako batzarrean, Iurretako Kirol Taldea eta Gertasport Kirol Klubarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak onetsi zituen, Larrakozelaiako kirol-instalazioak erabiltzeari buruzkoak. Hitzarmen horiek urteko iraupena izango dute (2016ko abuztuaren 15etik 2017ko ekainaren 15era).

Bi aldeek onartzen dute hitzarmena luzatzeko aukera eta luzapena berariaz haietako bakoitza hastean egingo dela.

Horrenbestez, egoera guztiz arauturik dago eta udaleko haur eta gazte guztiek futbolaz gozatzen jarraitu ahal izango dute, baita kirol horrek sustatzen dituen balioak praktikan jartzen ere. Besteak beste, honako hauek dira balioak: taldean jokatzea, besteekiko errespetua, laguntasuna, osasun-heziketa, etab.

Udaletik ahalegina egin dugu udalerriko kluben arteko elkarrizketa zein bizikidetza erraztu eta sustatzeko; era berean, udaleko instalazio publikoen erabileraz arduratu gara, eta lortutakorekin pozik gaude.

Azkenik, Iurretako Kirol Taldeari eta Gertasport Kirol Klubari eskerrak eman nahi dizkiegu erakutsitako lankidetzagatik, eta bene-benetan espero dugu taldeen arteko bizikidetza udalerriko haur zein gazteak aberasteko balio izatea, baita taldean lan egin eta partekatzear.