Albisteak

 

Ekainaren 22an Iurretako Udalak iurretarrei erakutsi zien Askondoko proiektua.

Urrian hasi ziren proiektua lantzen herritarren ekarpenak jasoz. Idazketa ondoren eta proiektua aurkeztu ondoren esleipena irailean egitea espero da horrela obrak urriaren erdialdean hasteko.

480.000 euroko aurrekontua duen obra honek 850 m2ko berriztatuko ditu, hauetariko 350 estali egingo dira. Gunearen berreskuratze lanak Iurretako Udalaren lehentasunarekiko bat da, gune estali batekin Iurretak egoteko leku bat edukiko du eta baita ere aisialdi eta edozein ospakizun egiteko gune bat euripean egon gabe.

Aisialdi gune honetan ur-zurrustak izango ditu udarako eta bero egin duten egunetan erabiltzeko; baita ere rokodromo bat Dantzari Auzuneko horma bitartekoetan jarriko dena; eta hiri-altzari mistoa ere egongo da, hau da, desmontatu ahal diren altzariak eta aldi berean partxis edo xake moduko jokuak dituztenak; lurrean joku tradizionalak ere margoztuko dira.

Bestalde, udal arkitektoa den Angel Basabek adierazten duenez “estalpea gunearekiko atsegina eta biguna izan behar zen. Ezin zen izan gogaikarri, beraz itxura ondulatu eta kurbarekin diseinatuta izan da horrela erakinetaz aldentzeko”. Egiturak 30 metroko luzera izango du 12 zabaleran eta 5 metroko altuera, guztira 350 m2 eta ETFE izeneko materiala izango du San Mames zelaiaren estalpea egiteko erabili dena, mantentzeko eta garbitzeko erreza.

Herritarren ekarpenen artean noizean behin izteko aukera izatea eskatu da ekitaldi zehatzak egiteko, adibidez herri bazkari bat.

Iurretako Alkateak, Iñaki Totorikaguenak adierazten duen bezala “Iurretarentzat premiazkoa da gune estali bat edukitzea hirigunean. Honetaz gain proiektu honekin Askondoko gunea guztiz berriztuko da eta auzokideen eskure egongo da honetaz gozatzeko. Proiektua aberastu egin dugu alderdi guztien ekarpenekin eta baita ere foroetan parte hartu duten herritarren ekarpenekin. Honen ondorioz Askondo kotxeentzako kale bat izatetik, nagusi eta gazteen gozamenarako den gune bat izatera pasatuko da.”